Hitzetik Hortzera 2014-03-21

Musikaren erritmoan

Musikaren erritmoan
Berriz eta Donostiako bertso-saio musikatuak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak. Igandean 15:00etan ETBK-SAT katean, ez ETB1en.
Musikaren erritmoan dator aste honetan Hitzetik Hortzera. Bertsoak eta musika uztartuz, Berriz eta Donostian egin berri dituzten bertso-saio musikatuak eskainiko dira igandeko programan.

Berrizko kultur-etxean Miren Amuriza, Alaia Martin, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita kantuan; Donostian Aitzol Barandiaran, Jon Maia, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi.

Bertsoei doinua jartzen Eneko Sierra saxoarekin eta Ixak Arruti gitarrarekin.

Atzera eginda, 1999an BilboRock-en egindako Triki-Bertso emanaldietako bat: Andoni Egaña eta Jon Sarasua Gozategirekin.

Igandean arratsaldeko 15:00etan ETBK/SAT katean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu