Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2014-03-20

Bi saio jokatuko dira asteburuan

Bi saio jokatuko dira asteburuan
Ostiralean Amurrion ariko dira Aiaraldeko Ai Zapotxin eta Gasteizko Bertxotxoak bat-batean. Idatzizko sorta Mitxoletak taldeak kantatuko du. Larunbatean, berriz, Ametzagan ariko dira Gasteizko Zabala eta estuak eta Zaldundoko bertso-eskola. Idatziz ariko dira Zalduondoko Marisoro Euskara Taldekoak.
 Asteburu honetan bi saio izango ditu Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoak. Bihar, afari formatuan, Amurrioko Txakolin elkarteko txokoan izango da hitzordua. Aiaraldeko "Ai Zapotxin" taldeak antolatu du saioa eta "Gasteizko Bertxotxoak" taldea gonbidatu du bat-batean aritzeko. Horrez gain, idatziko sorta kantatuko du "Mitxoletak" taldeak.

 Larunbatean Asparrengo Ametzaga herriko txokoan izango da saioa, Zalduondoko Bertso-Eskolak antolatuta. Talde honek antolatzen duen bigarren saioa da honako hau. Oraingoan Gasteizko "Zabala eta Estuak" taldea gonbidatu dute bat-batean aritzera. Idatzizko sorta, berriz, Zalduondoko Marisoro Euskara Taldeak kantatuko du.

 Topaketen aurreko azken saioa datorren astean


 Datorren asteburuan egingo da bat-bateko taldeek antolatutako azkeneko saioa, Aramaion. Ondoren, apirilaren 5ean, talde guztiak elkartuko dituen festa izango da Agurainen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu