Jai-Alai pilotalekuan 2014-03-25

Distantziak laburtu nahian

"Etxean nahi ditugu" lelopean jaialdia izan zen igandean Gernika-Lumon. Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Fredi Paia, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga aritu ziren kantuan Josu Goikoetxea gidari zutela.
"Etxean nahi ditugu" lelopean antolatu zuen bertso-jaialdia Etxeratek. Dotore prestatu zuten Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekua ekitaldirako.

Jendetsua izan zen. Jendetsua oholtzan eta jendetsua oholtzaren aurrean. Zortzi bertsolari kantuan: Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Fredi Paia, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga. Kartela bikaina, baina agian gehiegi ordu t'erdiko jaialdirako. Bertsolariek ez ote zuten nahikoa denbora izan saioari tenperatura hartzeko...

Josu Goikoetxeak egin zituen gai-jartzaile lanak. Betiko moduan, denetariko gaiak, ederki egituratuta eta hobeto aurkeztuta. Umoretik eta seriotik. Bakarkako lanak, ofizioak eta taldeko ariketak.

Arkaitz Estiballesek oso saio ona egin zuen.  "Distantzia" hitzari jarri zizkion hiru bertso eta ofizio ederrak osatu zituen Miren Amurizarekin eta Unai Iturriagarekin. Miren Elisa emakumearen ahotik eta Arkaitz Elizarenetik; eta azken asteetan zeresana ematen ari den "8 apellidos vascos" fimari buruz kantatu zuen Unairekin.

Bertsoaldi umoretsuena Miren Amuriza eta Unai Iturriagak eskaini zuten. Atzekoen estetika hobetu nahian Miren Amurizak eguneroko bizimodurako aholkuak eman zizkien: dieta, ohiturak... Unaik zuzenean zirujiara jo zuen.

Xabier Amuriza ere igo zen oholtzara eta bere bertso-jarri batzuk abestu zituen, ondo abestu ere.




Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu