Munduko ahozko kantu inprobisatuei buruzko dokumentala 2018-04-26
Bertsolariez gain, munduan zehar kultura askotako sortzaileak aritzen diren ahozko kantu inprobisatuan. Adierazpide ezberdinen testigantzak bildu eta elkarren arteko antzekotasun eta ezberdintasunak erakutsi asmoz egindako lana da "Mundu bat ahoz aho" dokumentala.
Zazpi herrialdetako inprobisatzaileak
Dokumentalean zazpi herrialdetako inprobisatzaileen testigantzak jasotzen dira: Galesko Karen Owen; Herrialde Katalanetako Mireia Mena; Kubako Yunet López; Kurdistango Zinar Ala; Mexikoko Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón eta Rebeca Limón; Sardiniako Simone Monni eta Euskal Herriko Maialen Lujanbio. Baina testigantzez gain dokumentalean Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmán eta Ruth Finnegan adituen iritziak ere jaso dira.
Dokumentala Mintzola Ahozko Lantegiak sortua eta Lanku Bertso Zerbitzuak ekoitzia da.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu