Gazte Sariktetak 2020-07-20

Xabat Illarregik irabazi du Erniarraitz sariketa

Xabat Illarregik irabazi du Erniarraitz sariketa
Jon Gurrutxaga gelditu zen bigarren eta berak jaso zuen bertso onenaren saria.

Xabat Illarregi leitzarra gailendu da X. Erniarraitz gazte sariketan. Udaberrian zen jokatzekoa baina uztailera atzeratu behar izanda, Azpeitiko Gaztetxean jokatu zen finala ostiralean. Sei finalistak: Jon Gurrutxaga, Maider Arregi, Ane Zuazubiskar, Xabat Illarregi, Oier Etxeberria eta Asier Galarza Muxi. Imanol Artola Felix aritu zen bertso-jartzaile lanetan. Illarregik 292,5 puntu atera zituen eta Eneritz Albizu Azpeitiko Udaleko Kultur Batzordeburuaren eskutik jaso zuen saria.

Jon Gurrutxaga azpeitiarra sailkatu zen bigarren 280 punturekin eta puntuazio bera eskuratu zuen hirugarren postua eskuratu zuen Maider Arregi oñatiarrak ere. Haren atzetik sailkatu ziren Ane Zuazubiskar (267,5 puntu), Oier Etxeberria (258 puntu) eta Asier Galartza (241,5 puntu), hurrenez hurren.

Bertso onenaren saria, gaztetxeko kideek hala erabakita, Jon Gurrutxagak jaso zuen. Azpeitiko Gaztetxearen izenean, Ekhi Etxeberriak eman zion bertso onenaren saria Gurrutxagari.

Finala osasun neurri zorretzak beteta jokatu zen.

(Argazkiak: Uztarria)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza