Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 2020-10-15

Larunbatean jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko txapelketako finala

Larunbatean jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko txapelketako finala
Bilboko Euskararen Etxean egin zen kanporaketako talde argazkia
Bat-bateko finala Arrigorriagako Lonbo aretoan izanen da goizeko 11.30etatik aurrera eta guztira 8 bertsolari gazte arituko dira oholtza gainean kantuan.

Udaberritik udazkenera atzeratu bazen ere, 2020ko Bizkaiko Eskolartekoa ere aurrera doa eta zapatuan, urriaren 16an, izango da finala. Bat- bateko txapelketan guztira 28 bertsolarik hartu dute parte hiru kanporaketatan banatuta: Urriaren 6an Gernikan izan zen lehendabiziko saioa, urriaren 7an Durangon hurrena eta urriaren 9an Bilbon azkena.

Horrela gelditu da osatuta finaleko zortzikotea:

  • Irune Basagoiti
  • Maider Altuna
  • Izaro Bilbao
  • Leire Vargas
  • Amaiur Atxa
  • June Diaz
  • Sara Asenjo
  • Jokin Ansotegi

Txapeldunak eta txapeldunordeak azaroaren 14ean Abadiñon izango den Euskal Herriko finalerako txartela lortuko dute. 

Aforoa mugatua izango da eta dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude.

 

Idatzizko txapelketa

Aurtengo txapelketa ez da presentziala izan baina bertsolariek euren lanak email bidez bidaltzeko aukera izan dute. Larunbatean saridunen aipamena egingo da baina ez da aurreko urteetan bezala sari ematerik egingo finalaren egunean bertan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu