Uranga, Bartra eta Gaztelumendik kantatu zuten 2009-09-21

30 entzule bildu ziren Debako bertso-afarian

Saioak bi zati izan zituen. Lehendabizikoa librean osatu zuten bertsolariek. Ondoren, Iñaki Gurrutxagak jarritako gaiei kantatu zieten.
 Uda hasi aurretik bertso-ikastaro bat eman zuen Iñaki Gurrutxagak Deban. Esperientzia horri jarraipena emate aldera, bertso-afari bat antolatzea erabaki zuten. Joan zen larunbatean izan zen bertso-afaria, eta honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Jokin Uranga
 Oihana Bartra
 Beñat Gaztelumendi

 30 bat entzule gerturatu ziren saioa jarraitzeko asmoz. Adin aldetik oso publiko anitza zen eta bertsolariek jokoa atera zioten horri. Gainera, momentu batean entzule bat bertso bat kantatzera animatu zen, eta hari ere jo zioten adarra.

 Saioak bi zati izan zituen. Lehendabizikoan librean aritu ziren bertsolariak. Inguruko jendeari adarra jotzen aritu ziren nagusiki. Debako bertso giroari buruz ere kantatu zuten.

 Atseden labur bat hartu ondoren ekin zioten bigarren zatiari. Iñaki Gurrutxagak jarritako gaiei kantatu zieten bertan. 40 bat minutuko saioa izan zen hau. Gai gehienak binaka kantatzekoak izan ziren arren, baziren hirunaka kantatzekoak ere. Saioa ondo joan zen, nahiz eta, agian, ez zen gehiegi lehertu.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu