Patxi Etxeberria igandean omenduko dute Lasarten 2009-09-22

"Nik ez nuen pentsatu ere egiten nire bizitzan liburu bat egin behar nuenik"

Bere omenezko liburua ere gaur aurkeztu dute. Xabier Lasak idatzi du liburua, eta Patxi Etxeberriaren eta bere ingurukoen lekukotzak hartu ditu oinarri. Patxi Etxeberriak kantatutako bertsoak ere bildu ditu bertan.
 Datorren igandean izango da Patxi Etxeberriaren omenaldia Lasarte-Orian. Honako hau da egitaraua:

 -11tan meza San Pedro parrokian. Elizara sartu aurretik agurra dantzatuko die herriko dantzari batek Patxiri eta bere familiari. Meza Unai Manterola apaizak emango du (Orioko bertso-eskolako kidea da). Mezetan Txomin Garmendiak kantatuko du.
 -Trikitixaren laguntzaz kalejira Manuel Lekuona Kultur Etxera
 -12tan ekitaldi nagusia, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Bertsolari hauek kantatuko dute:
   Andoni Egaña
   Jexux Mari Irazu
   Unai Muñoa
   Imanol Lazkano
   Joxe Agirre
   Txomin Garmendia
   Koxme Lizaso
   Jon Azpillaga
   Patxi Etxeberria

 Ekitaldi honetan zehar honako talde hauek omenduko dute Patxi:
  -Lasarte Oriako Bertso-Eskolak
  -Ttakun Kultur Elkarteak
  -Intza Kirol eta Kultur Elkarteak
  -Orioko Bertso-Eskolak
  -Bertsozale Elkarteak
  -Lasarte-Oriako Udalak
  -Orioko Udalak
  -Gipuzkoako Aldundiak

 Honen ondoren bazkaria izango da Intza elkartean.

 Gaur Donostian izan da omenaldiaren aurkezpena. Lasarteko Udaleko, Ttakun Kultur Elkarteko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariez gain Patxi Etxeberria bera eta Xabier Lasa izan dira. Xabier Lasak Patxi Etxeberriari buruzko liburu bat idatzi du: "Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon". Liburuaren zatirik handiena zuzeneko lekukotzek betetzen dute. Horretarako, Patxi Etxeberria bera eta bere inguruko hainbat lagun elkarrizketatu dituzte: Inaxi Etxeberria (Patxiren emaztea), Iñaki Iturain, Txomin Garmendia, Imanol Lazkano, Joxe Agirre eta Andoni Egaña. Lan honetan Xabier Lasaz gain Imanol Lizardi, Joxe Krutz Labaka, Ane Labaka, Jon Altuna eta Iñaki Petxarroman aritu dira.

 Liburuan Patxi Etxeberriaren bertsoak ere biltzen dira. Auekraketa Amaia Agirrek, Joxe Krutz Labakak eta Imanol Lizardik egin dute.

 Patxi Etxeberria oso eskertua agertu da egin dioten omenaldiarekin. Bere garaian Joxe Mari Iriondok eskatu omen zion liburu bat idazteko, baina ez omen zuen halakorik egin. "Gustura" agertu da Xabier Lasaren lanarekin. Liburua igandean eskuratu ahal izango da, omenaldian bertan. Sarreran 10 euro ordainduta sarrera eta liburua erosi ahal izango dira. Bestela, Lasarteko Udaleko Euskara Batzordeari eskatu beharko zaio liburua. 10 eurotan salduko da.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra