Festak zirela eta egin zen saioa 2009-09-28

200 bat lagun elkartu ziren atzo Urnietako saioan

Beñat Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi, Julen Zelaieta eta Uxue Alberdi aritu ziren. Librean saio labur bat egin ondoren Iker Iriarteren gaiekin kantatu zuten bertso-bazkarian.
 Jaiak ospatzen ari dira Urnietan. Egitarauaren barruan bertso-bazkaria izan zen atzo. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Beñat Gaztelumendi
 Unai Gaztelumendi
 Julen Zelaieta
 Uxue Alberdi

 Hasieran librean lau-bost buelta osatu zituzten bertsolariek, bazkaritako giroari buruz. Ondoren, Iker Iriarteren gaiekin beste zatitxo bat egin zuten. Akaso tarte honetako saiorik azpimarragarriena Uxue Alberdik atzekoei kantatuz osatutakoa izango zen. Uxue farmazialariaren paperean jarri zuen Iriartek, eta beste bertsolariak zeren bila joan zitzaizkion azaldu zuen. Ondoren, kopletan aritu ziren bertsolariak, zutik, publikoaren artean bueltaka, librean. Saio honek giroa berotutakoan gaiekin kantatu zuten berriro ere, ofizioka. Saioaren bukaera aldera herritar bat omendu zuten, eta omenaldiaren ondoren omenduari kantatu zioten bertsolariek. Azkenik, puntukako saio batekin bukatu zen bazkaria.

 Guztira 200 bat lagun elkartu ziren bazkarian, eta giro ona izan zen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu