II. Mingañe Saltsan bertso afari sariketa 2023-05-20

Agin Laburuk irabazi du II. Mingañe Saltsan

Agin Laburuk irabazi du II. Mingañe Saltsan
Etxehun Lekue eta biek jokatu zuten buruz burukoa Leitzan, sarrera guztiak agortuta.

Agin Laburuk irabazi du II. Mingañe Saltsan bertso afari sariketa, atzo Leitzan jokatutako finalean. Etxahun Lekue eta biek jokatu zuten buruz burukoa. Laburu eta Lekuerekin batean finalean izan ziren Onintza Enbeita, Millan Telleria, Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi, Torrea taberna lepo beteta zela.



Laburuk Leitzako jaietako blusa eta festetako jaialdian kantatzeko aukera izan zituen saritzat.



Mingaiñe Saltsan ekimenak bertso estilo eta adin desberdinen gurutzaketa bilatzen du eta baita plazan presentzia desberdina dutenen arteko bertso igurtzia ere, Leitzako bertso eskolaren eskutik.

Bertsoa.eus ere finalean izan zen eta datorren astean jarriko ditu finaleko bertsoak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza