Larunbatean zuzenean eta programa berezia igandean 2023-12-14

Hitzetik Hortzera Bizkaiko finalean

Abenduaren 16an Nafarroako Finala zuzenean emango da ETB4n, eta igandean Hitzetik Hortzera berezia izango 15:00etan.

Hitzetik Hortzerak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren gertuko jarraipena egingo du asteburuan. Larunbatean zuzenean emango du finala Bilbao Arenatik, ETB4an, 16:45etik aurrera: Bertan ariko dira kantuan Aissa Intxausti, Aitor Etxeberriazarraga, Goka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Oihana bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Ilaski Serrano ariko da aurkezle gisa eta Ainhoa Urien ariko da iruzkinak eta analisiak egiten.

Bizkaiko txapeldunaren hitzak zuzenean jasoko ditu Hitzetik Hortzerak

Ondoren, 21:00etatik 22:00etara, ETB1en saioaren bukaera eskainiko da: buruz burukora iritsi diren bi bertsolarien arteko saioa.

Igandean, finaleko hautaketa, txapeldunaren elkarrizketarekin
Finalaren biharamunean, abenduaren 17an, igandean, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan ETB1n. Bilbao Arenako bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da.


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu