Bidegurutzean bideopodcastaren hirugarren atalean, kantatzeaz eta kontatzeaz hitz egin dute Maite Berriozabal Berrizbeitia gai-jartzaileak eta Ines Osinaga Urizar musikariak. Bertsolaritza eta musikagintzak errealitatea kontatzen dute edo bertan eragin? Kulturgintzak ba al du eraldaketa eragiteko gaitasunik? Galdera horiei tiraka dator podcastaren hirugarren atala.