Kontzejupean izango da saioa, iluntzeko 19:30etan 2009-10-31

Bertsolariak eta paiadoreak Oiartzunen ariko dira gaur

Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" ariko dira bertsotan. Beraiekin batera Wilson Saliwonczyk paiadorea jardungo da. Egoitz Aizpuruk jarriko ditu gaiak eta Alaia Martinek bertso-paperak kantatuko ditu.
 Saio berezia egingo da gaur Oiartzungo Kontzejupean, iluntzeko 19:30etan. Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" bertsolariak Wilson Saliwonczyk paiadore argentinarrarekin batera jardungo dira. Gaiak Egoitz Aizpuruk jarriko ditu. Alaia Martinek bertso-paperak kantatuko ditu.

 Paiadoreak bertsolarien parekoak dira, nahiz eta, orokorrean, nekazal kutsu handiagoa izan (Wilson Saliwonzcyk salbuespena da honetan). Wilson Saliwonczyk-ek Argentina utzi eta itzuli bat hasi zuen Europan barrena. Euskal Herrian lehenago ere izana da: Udako Ikastaroetan parte hartu zuen eta asteartean Algortan hitzaldi bat eman zuen. Horrez gain, Txapelketa Nagusia jarraitzen ari da.

 Aurtengo udan Egoitz Aizpuru eta Jon Martin Malagara joan ziren "Festival del Cante Improvisado" izeneko jaialdira. Han Wilson Saliwonczyk-ekin harremana egin zuten, eta esperimentatzeko gogoa sartu zitzaien.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu