EHBt26-Gasteiz 2026-11-29

Gasteizen kantatu zuten bertsolariei egindako elkarrizketak eskura

Gasteizen kantatu zuten bertsolariei egindako elkarrizketak eskura
Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Akordarrementeria, Beñat Gaztelumendi Arandia, Ane Labaka Mayoz, Aitor Bizkarra Ruiz eta Maddi Ane Txoperena Iribarren aritu ziren kantuan Mendizorrotza kiroldegian.

Elkarrizketen atalean daude Euskal Herriko bertsolari txapelketari lotuta egiten ari garen elkarrizketa guztiak. Gasteizen oholtzan izan ziren sei bertsolariak jarri ziren gure mikrofonoaren aurrean. Irabazle izan zen Ibarzabalen kasuan, Hitzetik Hortzerari oholtza gainean esandakoak eskura dituzue.
Fase honetan, Bertsoa.eus-ek solasaldi patxadatsuagoa eskainiko dizue irabazleekin asteazkenetan. Hala egingo dugu Nerea Ibarzabalekin ere. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza