Lizardi Saria Zarautzen 2024-09-02

Rekondo, Tatiegi, Goenaga, Altzerreka, Katarain eta Mujika Lizardiko finalera

Rekondo, Tatiegi, Goenaga, Altzerreka, Katarain eta Mujika Lizardiko finalera
Ostiralean jokatuko da finala. Aurreko astean izan ziren bi kanporaketak.

Lizardi Sariko finala osatuta gelditu da aurreko ostegun eta ostiralean kanporaketak jokatuta. Hamasei bertsolarik hartu dute parte eta honako sei hauek ariko dira datorren finalean datorren ostiralean: Andoni Rekondo, Aitor Tatiegi, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka, Araitz Katarain eta Andoni Mujika irailaren 6an Zarautzen, Medelo aretoan, 22:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena beharko da eta 21:00etan zabalduko da takilla. Iaz, Aner Euzkitzek irabazi zuen eta Andoni Rekondo gelditu zen bigarren.



Lehenengo kanporaketa, honela gelditu zen sailakepena,ostegunean, Santa Klara komentuko aretoan: Andoni Rekondo hernaniarra (222,5 puntu), Iruri Altzerreka garaiarra (209 puntu), Maite Sarasola deustuarra (200 puntu), June Aiestaran beasaindarra (193 puntu), Uxue Alkorta zarauztarra (192,5 puntu), Unai Anda zuiarra (183 puntu), Naia Arrizabalaga azkoitiarra (180 puntu) eta Aimar Sorazu zarauztarra (175'5 puntu).

Bigarren kanporaketa, honela gelditu zen sailakepena,ostiralean, Atzoko bigarren kanporaketari dagokionez, Aitor Tatiegi oñatiarra izan zen garaile, 218 punturekin, eta bigarren 209,5 puntu lortuta, Libe Goenaga getariarra sailkatu zen, Jarraian, orpoz orpo, Araitz Katarain mallabiarra eta Andoni Mujika urnietarra geratu ziren, 205 eta 203,5 punturekin; bezperako kanporaketan, Maite Sarasola deustuarrak erdietsitako 200 puntukoak hobetuta, finalerako txartela bermatu zurten.


Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri