Bertso-saio bat egingo dute 2009-11-05

Gaur bukatuko da Bertsoaroa

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Erika Lagoma, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Julio Soto ariko dira kantuan Iruñean. Fernando Anbustegik jarriko ditu gaiak.
 Gaur bukatuko da aurtengo Bertsoaroa Iruñean. Horretarako, bertso-saio bat egingo dute Gurutze Plazako Institutuko aretoan, iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Amets Arzallus
 Maialen Lujanbio
 Erika Lagoma
 Igor Elortza
 Andoni Egaña
 Julio Soto

 Gaiak Fernando Anbustegik jarriko ditu.

 Orain dela hiru aste pasatxo, urriaren 15ean, hasi zen Bertsoaroa. Era guztietako ekitaldiak izan ditu aurtengoak. Gaur arte bi bertso-saio izan dira, baina bestelakorik ere izan da. Urriaren 15ean "Internet Kafe" emanaldia egin zuten Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek. Azaroaren 3an, berriz, Hedoi Etxartek eta Andoni Ercillak "Suzko Lilia" poesia errezitaldia egin zuten.

 Aurten, gainera, 25 urte bete dira Nafarroako Bertsozale Elkartea sortu zenetik. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egun bizi duen egoeraz eta etorkizunaz aritu ziren urriaren 20ko mahai-inguruan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu