Etxahun Lekue 2009-11-06

"Bergarakoa oso talde gogorra da, baina motibagarria"

"Bergarakoa oso talde gogorra da, baina motibagarria"
Etxahun Lekuek Bergaran kantatuko du larunbatean. Txapelketako lehen finalerdian. Aurreko fasetik datozenek esan duten moduan, orain askoz lasaiago dagoela dio: "Aurrekoan lau egun nahiko txarto pasa nituen eta gaur (atzo) eguena ilunkera da eta ongi nago". Finalerdietan zerbait egin nahi duenak oso saio ona egin beharko duela dio larrabetzuarrak, eta akats txikirik ere ez. Finalaz galdetuta, oso urrun ikusten du Etxahunek, ez omen zaio aukera hori burutik ia pasa ere egiten, besteei gauzak zail jartzera joango bada ere.
Etxahun Lekuek Bergaran kantatuko du Txapelketako lehen finalerdian. Aurreko fasetik datozenek esan duten moduan, orain askoz lasaiago dagoela dio: "Aurrekoan lau egun nahiko txarto pasa nituen eta gaur eguena ilunkera da eta ongi nago". Finalerdietan zerbait egin nahi duenak oso saio ona egin beharko duela dio larrabetzuarrak, eta akats txikirik ere ez. Finalaz galdetuta, oso urrun ikusten du Etxahunek, ez omen zaio aukera hori burutik ia pasa ere egiten, besteei gauzak zail jartzera joango bada ere.
Bergarako taldea "papelaren gainean gogorrena da, baina era berean motibagarria ere bai. Kantu lagun onak dira elkarrizketetarako. Beharbada Fredi da eskemak gehien apurtzen dituena, baina ohitua nago Fredigaz kantatzen".
Kartzelako lana da Lekue txapelketan gehien kezkatzen duena "Nahiz Leitzan ondoena hura irten". Bergaran ere zazpi puntuko doinuren bat erabiliko du, bi puntu motzekin. "Neurri horretan nahiko ongi moldatzen naiz eta hor egingo dut".
Entrenamenduei dagoekionez, Etxahun Lekue Larrabetzun biltzen da: Fredi eta Xabi Paia, Arkaitz Estiballes eta lauak biltzen dira, astean behin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza