Txapelketa 2009-11-08

Maialen Lujanbio irabazle Bergaran

Maialen Lujanbio (708,5) gailendu da Bergarako final erdian, bigarrenari, Aitor Mendiluzeri (680) 28 puntu kenduta. Lujanbiok Donostiako azken finalaurrean kantatuko du. Hirugarren Beñat Gaztelumendi (644) gelditu da. Ondoren, Jon Martin (619), Etxahun Lekue (608) eta Fredi Paia (596). Bergarako Labegaraieta kiroldegia erabat beteta zela jokatu zen saioa. Zortziko txikian ari zirela, argia joan zen. Lujanbiok kartzelan kendu die alde gehiena bere bi atzekoei.
Maialen Lujanbio gailendu zen atzo Bergarako final erdian, bigarrenari, Aitor Mendiluzeri (680) 28 puntu kenduta. Lujanbiok Donostiako azken finalaurrean kantatuko du. Hirugarren Beñat Gaztelumendi (644) gelditu da. Ondoren, Jon Martin (619), Etxahun Lekue (608) eta Fredi Paia (596). Bergarako Labegaraieta kiroldegia erabat beteta zela jokatu zen saioa. Zortziko txikian ari zirela, argia joan zen.

Puntuazioa
Maialen Lujanbio            708,5
Aitor Mendiluze                680
Beñat Gaztelumendi      644
Jon Martin                        619
Etxahun Lekue                608
Fredi Paia                        596

Saio ondoren egindako adierazpenetan, Maialen Lujanbio pozik zen egindako lanarekin eta emaitzarekin. "Nahi nuen saio txukun bat egin, puntu koltsoi bat lortu eta bigarren saiora lasai joan, eta alde hortatik oso gustora nago". Lujanbiok azken agurrean aitortu zuen ez zuela oso aste hona pasa "zuengatikan izan ez balitz/ honek ez luke merezi" bukatu zuen. Aitor Mendiluze ere konforme zen saio amaieran. Zortziko handian ikusi zuen bere burua ondoen eta orokorrean lan txukuna egin duela adierazi zion Bertsoa.com-i. Beñat Gaztelumendik esan zuen Uztaritzen baino orosoago aritu zela bertsotan, batez ere ofiziotan. Puntuazioari begiratuta, bakarkakoan jaso zuen puntu gutxien. Hirugarren postuarekin, bigarren itzulirako aukera handiak ditu añorgarrak. 

AZAROAREN 8a, IGANDEA
 Gasteizko Europa Pabilioian:
  Unai Iturriaga
  Xabi Paia
  Iñaki Zelaia
  Miren Amuriza
  Maddalen Arzallus
  Arkaitz Estiballes
   Aurkezlea: Saroi Jauregi
 

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran