Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06
Baxe Nafarroako lehenengo Kopla Topelketa jokatu berri da Amendüze-Unaso herriko eiherako gelan Eskukula bertso eskolak antolatuta, herrialde horretako 13 bertsolari kantuan zirela. Ikusmin berezia sortu zuen ekimenak eta oso bero erantzun du erantzun dute bertsozaleek aretoa gainezka betez. Elixabet Etxandik irabazi zuen txapelketa, publikoak hala erabakita.
Topelketa: txapelketa eta topaketa biltzen dituen kontzeptua
Izen berezia jarri dio Eskukula bertso eskolak ekimenari: Kopla Topelketa. Hitz berria, bi ideia biltzeko helburuz sortua: kopla txapelketen ekarpena eta ekimen honek duen topaketa izaera. Bien baturak datar topelketa.
13 bertsolari kantuan
Baxe Nafarroako 13 bertsolari bildu zituen lehenengo Kopla Topelketa honek: Battitt Crouspeyre, Nahia Etxeberri-Lopepe, Ramuntxo Christy, Peio Minhondo, Gus Elizondo, Oier Urreizti, Paul Moal, Mizel Mateo, Jean Marie Oillarburu, Pettan Prebende, Bittor Thicoïpé, Elixabet Etxandi eta Xan Alkhat. Amaia Castorene, Xalbat Altzugarai eta Joana Itzainak bideratu zuten saioa.
Bi fase eta publikoa epaile
Kopla Topelketan publikoak egin zituen epaile lanak. Lehenik, 13 bertsolarik lan puntuagarriak egin eta 6 pasa ziren bigarren fasera: Xan Alkhat, Ramuntxo Cristy, Battitt Crouspeyre, Elixabet Etxandi, Nahia Etxeberri-Lopepe eta Bittor Thicoïpé. Eta ondoren, publiko berak izendatu zuen irabazlea: Elixabet Etxandi.
Bertsoa.eus-ek ekimen arrakastatsu honen klabeak aletuko ditu datorren astean. Batetik, Elixabete Etxandi irabazlea elkarrizketatuko du eta bestetik antolakuntza lanetan aritu den Bittor Thicoïpéren balorazioa jasoko du.
Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa 2024 - finala 2024-12-02
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14