Eskolarteko Txapelketa 2025-03-10

Erredakzioa
Gipuzkoako Eskolartekoa joan den ostiralean abiatu zen Errezilen. Amets Zubizarreta, Danel Etxeberria, Jakes Etxeberria, Jare Antzizar, Julen Olaizola, Kattalin Arabaolaza eta Uhaitz Oiarzabal aritu ziren kantuan. Kattalin Arabaolazak irabazi zuen kanporaketa eta Gipuzkoako finalean izango da. 


Lau kanporaketa eta finala izango ditu Gipuzkoako Eskolartekoak. Hurrengo kanporaketa Aretxabaletan da ostiralean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza