Maiatzaren 17an, egun bakarrera 2025-04-22

Bertsolari Beteranoen Sariketea Orozkon

Bertsolari Beteranoen Sariketea Orozkon
Hamabi parte hartzaile izango dira: Julen Arzandegi, Asier Otamendi, Josu Landeta, Rikardo Gonzalez de Durana, Jean-Louis Haringnordoki Laka, Andoni Zelaia, Iñigo Ibarra, Serapio Lopez, Karlos Aizpurua, Mixel Etxekopar, Julen Zelaieta eta Juanjo Respaldiza.

Jexux Mari Irazu

Bertsolari Beteranoen Sariketea antolatu dute Orozkon maiatzaren 17rako, Supazterrean Kultura Elkarteak antolatuta. Egun bakarrera jokatuko da, goiz eta arratsalde. Hamabi parte hartzaile izango dira: Julen Arzandegi, Asier Otamendi, Josu Landeta, Rikardo Gonzalez de Durana, Jean-Louis Haringnordoki Laka, Andoni Zelaia, Iñigo Ibarra, Serapio Lopez, Karlos Aizpurua, Mixel Etxekopar, Julen Zelaieta eta Juanjo Respaldiza.

Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Kanporaketak laukoak izango dira eta finala seikoa. Puntuaziorik altuena lortzen duten seiek egingo dute aurrera. Epaile lanetan, Asier Ibaibarriaga, Saioa Mitxelena eta Joseba Santxo ariko dira. Finala Iza jatetxean izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak