Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik 2025-04-30

Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea datorren astean hasiko da Munitibiarren eta Bakion

Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea datorren astean hasiko da Munitibiarren eta Bakion
48 bertsolarik hartuko dute parte eta 8 saio izango dira, eguenetan. Maiatzaren 8an hasiko da eta 29an amaitu. Ia 40 pertsona ariko dira antolakuntza talde zein talde teknikoetan. Sarrerak eskuragarri, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa jokatuko da udazkenean eta datorren astetik aurrera Udabarria Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da, ostegunean hasita. Munitibarren eta Bakion jokatuo dira lehenbiziko . 48 bertsolari ariko dira kantuan zortzi saiotan. Eguen arratsaldetan jokatuko dira kanporaketak, bakoitzean bi. Munitibar eta Bakion hasiko dira saioak maiatzak 8an; maiatzak 15ean, Balmasedan eta Orozkon; maiatzak 22an, Ermuan eta Basaurin; maiatzak 29an, Gautegiz-Arteagan eta Plentzian. 18:30etan dira kanporaketa guztiak.

Munitibarren honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Ander Elortegi, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Illiar Gumuzio, June Diaz eta Maite Sarasola ariko dira Leire Garatxenak aurkeztuta. 18:30etan da Probalekuko auditorioan.

Bakion, bestalde, honako seikotea ariko da: Alexander Idoeta, Asier Alcedo, Imanol Uria, Ion Barrocal, Jone Larrinaga eta Julen Ibarguengoitia. Txakolingunean, 18:30etan.

48 bertsolari kantuan
Sailkapenari dagokionez, 48 bertsolariak bi multzotan banatuta daude. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta multzo bakoitzeko kopuru bat puntuen baitan pasako da Bizkaiko Txapelketara.

Udabarria Bertsotan sailkapen faseak antolakuntza eta talde tekniko zabala izango du: 14 laguneko Talde Antolatzailea izango du; 13 pertsona ariko dira Epaile Taldean; sei gai-jartzaile; eta bost pertsonako Komunikazio Taldea.


Udabarria Bertsotan sailkapen faserako sarrerak eskuragarri daude www.bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran