Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarragak bertso bidearen aniztasunari bultzada bat eman zion Casillan Bizkaiko txapela irabazita. Gernikarra 22 urterekin hasi zen bertso eskolan eta 11 urteren buruan Bizkaiko txapeldun izatea lortu du, bere hirugarren finalean. Ikasketaz fisikaria da eta lanbidez bigarren hezkuntzako irakaslea. Astran zitatu du Bertsoa: Lilibertso bertso eskolaren bilgunean, besteak beste.

Elkarrizketen zurrunbiloak uzten dion neurrian poza loratzen hasi zaio barrutik. Batez ere bertso eskolakoen final ondorengo pozak bete du gernikarra. Finalari dagokionez, pozik dago ariketa guztietan eman zezakeenaren mugan ibili zela ikusita. Gai bakoitzean esan edo eman zezakeena emandako sentipenarekin gelditu zen txapelduna. Txapelketa hasi aurretik plazan ere bere burua erosoago eta konfiantzaz sumatzen zuen. Casillako agurrean honela azaldu zuen bere lana nolakoa izatea nahiko zukeen, bederatziko handian: Zuek oroitu zeinkiena ta / nik ahaztuko ez dodana. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat