4.700 lagun Casillan 2025-12-20

Aitor Etxebarriazarraga Bizkaiko txapeldun

Aitor Etxebarriazarraga Bizkaiko txapeldun
Onintza Enbeita gelditu zen bigarren, puntu erdira. Txaber Altube finalista berria hirugarren eta Aitor Bizkarra laugarren. Puntu tarte estua izan da finalisten artean.

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarragak irabazi zuen atzo Bizkaiko Txapelketako finala 1.163 punturekin eta berak jantzi du txapela Arantza Plazaren eskutik. Bigarren, Onintza Enbeita gelditu da 1.162,5 Muxikarra, beraz, Gernikarrarengandik puntu erdira gelditu da. Hirugarren postuan Txaber Altube gelditu da hirugarren. 4.700 lagun bildu dira Bilboko Casillan. 

Horrela geratu da sailkapena.

    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola...............1163
    Onintza Enbeita Maguregi.......................1162.5
    Txaber Altube Sarrionandia.....................698,5
    Aitor Bizkarra Ruiz................................ 694,5
    Xabat Galletebeitia Abaroa......................691
    Jone Uria Albizuri...................................691
    Oihana Bartra Arenas.............................689
    Gorka Pagonabarraga Agorria..................671

 

Aitor Etxebarriazarragak 705,5 punturekin sartu da buruz burukoan eta Onintza Enbeita, 703 punturekin. Txaber Altube, beraz, buruz burukotik 4,5 puntura gelditu da.

Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da eta Igor Menika Bengoetxea protokoloan. Epaileak, ostera, hurrengoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza