XXVI. edizioa da aurtengoa 2026-04-17

Bost ekitaldi Altzako Bertso Aroan, larunbatean hasita

Bost ekitaldi Altzako Bertso Aroan, larunbatean hasita
Formatu ezberdineko ekitaldiak biltzen ditu, urte osoan zehar banatuta.

Jexux Mari Irazu

Larunbat honetan hasiko da Altzako XXVI. Bertso Aroa bertso bazkari batekin. Iker Zubeldia eta Irati Alcantarilla ariko dira bertsotan Herrera Kirol Elkartean. Urtean zehar egingo diren bost ekitaldiko lehenbizikoa izango da. Bertso bazkariaz gain, bertso saio literarioa, bertso jaialdia, bertso saio elektronikoa, eta (bigarren) bertso bazkaria izango dira aurtengo egitaraua osatuko dutenak. 

Egitaraua
Bertso bazkaria apirilaren 25ean: Iker Zubeldia eta Irati Alcantarilla. Gai-jartzailea, Joseba Alkiza. 14:00etan, Herrera Kirol Elkartean.

Bertso saio literario musikatua maiatzaren 27an: Uxue Alberdi, Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal, Amorante musikariarekin batean. 19:00etan, Tomasenean.

Bertso jaialdia maiatzaren 31n: Andoni Egaña, Elixabet Etxandi, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra. 18:00etan, Altzagaineko plaza gorrian. Gai-jartzailea, Ainhoa Urien.

ertso saio elektronikoa, irailaren 25ean: Miren Artetxe, Ekhiñe Zapiain eta Eli Pagola. Musikari lanetan: Manex Pagola eta Aner Peritz; gai-jartzen, Ainhoa Urien. 19:30etan, Larratxoko kultur etxean.

Bertso bazkaria azaroaren 7an: Xabat Illarregi eta Maddi Ane Txoperena; gai-jartzen, Aitor Odriozola. 14:00etan, Altzania K.E.

Altzako Bertso Aroa hiru elkarteren arteko lankidetzan antolatzen dute: Altzania K.E., Bizarrain Euskara Elkartea eta Altzako Bertsozaleak. Laguntzaileak, Lanku eta Donostiako Udala.