Bertso Erronda 2026-10-21
Igotz Alkorta Irastortza
Bilboko Erronda kalera bertsoa eta giro ona ekarri du Bertso Errondak. 18-25 urte bitarteko Bilboaldeko bertsolariei eta EHUn Bilbon ikasten dutenei zuzendutako sariketak iaz etena izan zuen, baina aurten, udaberritik udazkenera igarota indartsu itzuli da. 16 bertsolari aritu dira kantuan lau saiotan, finalerako txartela hauek lortu dute: Haira Aizpurua, Joseba Ortuzar, Ixone Asategi, June Diaz, Maite Sarasola, Maddi Aiestaran, Maider Altuna eta Irune Basagoiti. Baina antolatzaileek azken orduko erabaki bat hartu dute, finaletatik kanpo geratu ohi den bederatzigarrena, Haizea Telleria ere gonbidatzea.
Itzulera kontzepturarekin egiten ari dira aurtengo Bertso Erronda eta kontzeptu horren bueltan, final jolastia izango dela aurreratu du Haritz Olaeta antolatzaileak Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketan. Elkarrizketa entzungai duzue.