Gazte Sariketa 2026-10-26

Maite Sarasolarentzat, itzuleraren Bertso Erronda

Maite Sarasolarentzat, itzuleraren Bertso Erronda
Maite Sarasola Isazelaia deustuarra nagusitu da Bertso Errondaren finalean, buruz burukoa Maddi Aiestaran Iparragirrerekin jokatu ostean. Giro jolasti eta alaian egin zen finala ostiralean gainezka zegoen Bira kultur gunean.

18-25 urte bitarteko Bilboaldeko bertsolariei eta EHUn Bilbon ikasten dutenei zuzendutako sariketak iaz etena izan zuen, baina aurten, udaberritik udazkenera igarota, indartsu itzuli da. 16 bertsolari aritu dira kantuan lau saiotan,eta finala bederatzik jokatu zuten: Haira Aizpurua, Joseba Ortuzar, Ixone Asategi, June Diaz, Maite Sarasola, Maddi Aiestaran, Maider Altuna, Irune Basagoiti eta Haizea Telleria izan ziren oholtza gainean. Antolatzaileek aurreratu bezala "itzulera" zen aurtengo gaia, eta Pello Reparaz eta Erramun Martikorenaren kantu ezaguna gogoan, mozorrotuta ere ikusi genituen bertsolariak.

 

Bertso Errondaren finala, iragarri bezala, festa kutsu nabarmenekoa izan zen.

Ezagunen bideoak ere tartekatu ziren saioan: Aitziber Garmendia aktorea, Julen Goldarazena Flako Funky musikaria eta Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. Bira bete zutenek iluntze-gau atseginaz gozatu ahal izan zuten

Sailkapenari dagokionez, bederatzi bertsolari aritu ziren kantuan eta lau igaro ziren aurrera: Sarasola eta Aiestaranez gain, Haira Aizpurua eta Ixone Asategi. Ondoren, esan bezala, Aiestaran eta Sarasola igaro ziren buruz burukora eta Maite Sarasola Isazelaiak eskuratu zuen azkenerako itzuleraren Bertso Erronda. Antolatzaileak pozik dira jendearen erantzunarekin sariketak iraun duen asteetan. Urte luzeetan segi dezagula bertsoarekin Bilboko Erronda kalean. 

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza