Bertsozale Elkarteak antolatuta 2010-07-19

Aste honetan, Irañetan bertso-udalekuetan

15etik 18 urte bitarteko 36 gaztek aste beteko egonaldia egingo dute Irañetako Juantzirena aterpetxean uztailaren 19tik 25era. Aralar eta Andia mendizerren magalean aterpea izanik, mendi irteera ederrak egiteaz gain bertsolaritzaz eta kantagintzaz gozatzeko parada bikaina izango dute. Asteazkenean, uztailaren 21ean, Jon Maia eta Iker Zubeldia bertsolariekin bertso afaria izango dute eta, ostiralean zein larunbatean, kantagintza landuko dute Oskar Estangarekin.

Aurten 329 haur eta gaztek hartuko dute parte Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso udalekuetan. Aisialdiaz bertsotan, euskaraz eta lagunartean gozatzea dute helburu.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu