Arratsaldeko 19etan 2010-08-04

"Galtzagorriei to, Iñaxito!" gaur Agoitzen

Gaztetxoei zuzendutako antzerkia da, bertsoa eta antzerkia uztartzen dituena. Trikuharri taldeko Xabier Sukia, Gorka Tolosa eta Ibai Esoainek hartzen dute parte.
 "Galtzagorriei to, Iñaxito!" antzezlana izango da ikusgai gaur Agoitzen, arratsaldeko 19etatik aurrera. Trikuharri taldeak osatutako antzerkia da; Xabier Sukia, Gorka Tolosa eta Ibai Esoain aritzen dira antzezle lanetan. Bertsoa eta antzerkia uztartzen dituzte emanaldian. Iñaxitoren abenturei lotutako hirugarren ikuskizuna da honako hau, gaztetxoenei zuzenduta. Mitologiaz aritzen dira antzezlanean.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu