Beñat Ugartetxea nagusitu zen 2010-11-11

Erromoko kanporaketa ikusgai Bertsoa.com-en

Bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Gorka Lazkano, Eñaut Uruburu, Ion Barrocal, Eneko Arrate eta Olatz Ibarluzea. Erabakita dago nor ariko diren finalaurrekoetan.
  Joan zen igandean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkeneko kanporaketa Getxon, Erromon. 350 lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honela gelditu zen sailkapena:

 Beñat Ugartetxea 392 puntu
 Gorka Lazkano    377 puntu
 Eñaut Uruburu    344 puntu
 Ion Barrocal     339 puntu
 Eneko Arrate     335 puntu
 Olatz Ibarluzea  301 puntu

  Zuriñe Iarritu aritu zen gai-jartzaile lanetan. Honela zihoen kartzelako gaiak: "Apostu zalea zara, “Hau azkena” esaten duzu beti baina gaur ere daukazun apur hori jokatu duzu".

 Gauzak honela, Beñat Ugartetxea zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Berarekin batera sailkatu dira aurreko saioetako irabazleak: Oihana Bartra, Jone Uria,Ibon Ajuria eta Miren Amuriza. Puntuazioz beste zortzi bertsolari sailkatu dira zuzenean. Beraz, honela gelditu da final-laurdenetako sailkapena:

 1.- Miren Amuriza          446,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Oihana Bartra          412,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 3.- Ibon Ajuria            410 puntu (zuzenean sailkatua)
 4.- Gorka Ostolaza         400 puntu
 5.- Jone Uria              398,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 6.- Arrate Illaro          392,5 puntu
 7.- Beñat Ugartetxea       392 puntu   (zuzenean sailkatua)
 8.- Peio Ormazabal         392 puntu
 9.- Gorka Lazkano          377 puntu
 10.- Xabier Enbeita         370,5 puntu
 11.- Eneko Abasolo "Abarkas"365,5 puntu
 12.- Xabat Galletebeitia    364,5 puntu
 13.- Joseba Artza           363 puntu
 14.- Ander Elortegi         361,5 puntu
 15.- Iker Belaustegi       358,5 puntu
 16.- Iñaki Iturriotz       353 puntu
 17.- Itxaso Paia           349 puntu
 18.- Mikel Goiriena        347,5 puntu
 19.- Lander Ibarluzea      346,5 puntu
 20.- Eñaut Uruburu         344 puntu
 21.- Julen Erezuma         342 puntu
 22.- Julen Sololuze        340 puntu
 23.- Ion Barrocal          339 puntu
 24.- Eneko Arrate          335 puntu
 25.- Beñat Vidal           333 puntu
 26.- Ortzi Garitano        331 puntu
 27.- Joanes Igeregi        327 puntu
 28.- Peru Vidal            308 puntu
 29.- Olatz Ibarluzea       301 puntu
 30.- Asier Legarreta       291,5 puntu

 Gainera, hauei aurretik finalista izateagatik sailkatuta zeuden Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia eta Iratxe Ibarra batu behar zaizkie. Ondorioz, honela gelditu dira hiru finalerdiak:

 AZAROAREN 21a, IGANDEA
 Durango, Landako Gunea, 17:30etan
  Etxahun Lekue
  Onintza Enbeita
  Jone Uria
  Ibon Ajuria
  Gorka Lazkano
  Xabat Galletebeitia

 AZAROAREN 28a, IGANDEA
 Amorebieta-Etxano, frontoia, 17:30etan
  Arkaitz Estiballes
  Iratxe Ibarra
  Miren Amuriza
  Arrate Illaro
  Peio Ormazabal
  Eneko Abasolo "Abarkas"

 ABENDUAREN 5a, IGANDEA
 Gernikako Jai-Alai frontoian, 17:30etan
  Fredi Paia
  Oihana Bartra
  Beñat Ugartetxea
  Gorka Ostolaza
  Xabier Enbeita
  Joseba Artza

 Finalerdietatik zortzi bertsolari sailkatuko dira abenduaren 18an BECen egingo den finalera.

 Honen berri dakar gaurko GARAk ere.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri