Durangon Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Jone Uria, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia jardungo dira. Beste bi kanporaketa jokatuko dira datozen asteetan.
Beste estutu bat emango du
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak datozen asteetan.
Kanporaketak jokatu ondoren, 18 bertsolari soilik gelditzen dira lehian: aurreko fasetik sailkatutako 13 eta orain dela bi urte finalista izan ziren 5. Finalerako bidean, asteburu honetan hasita finalaurrekoak jokatuko dituzte. Honako hau da egutegia:
AZAROAREN 21a, IGANDEA
Durango, Landako Gunea, 17:30etan
Etxahun Lekue
Onintza Enbeita
Jone Uria
Ibon Ajuria
Gorka Lazkano
Xabat Galletebeitia
Maite Berriozabalek aurkeztuko du saioa.
AZAROAREN 28a, IGANDEA
Amorebieta-Etxano, frontoia, 17:30etan
Arkaitz Estiballes
Iratxe Ibarra
Miren Amuriza
Arrate Illaro
Peio Ormazabal
Eneko Abasolo "Abarkas"
Bernar Mandaluniz ariko da gai-emaile lanetan.
ABENDUAREN 5a, IGANDEA
Gernikako Jai-Alai frontoian, 17:30etan
Fredi Paia
Oihana Bartra
Beñat Ugartetxea
Gorka Ostolaza
Xabier Enbeita
Joseba Artza
Zuriñe Iarritu ariko da aurkezle moduan
Saio guztietan honako hauek ariko dira epaimahaian: Mirari Azula, Josu Telleria, Asier Ibaibarriaga, Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe eta Ainhoa Munitxa.
Behin finalaurrekoak jokatuta 8 bertsolari sailkatuko dira finalerako. Azkeneko saioa abenduaren 18an jokatuko da, BECen. Finalaurrekoetarako eta finalerako
sarrerak salgai daude jada.