Bertso-jartzaile moduan egin zen ezagun 2010-11-17

Inozentzio Olea Ariztimuño hil da

"Olerti" aldizkarian hasi zen lehenengo eta Auspoarentzat "Goierriko lorak" eta "Otemotxeko arnasa" kaleratu zituen ondoren. Artikulu ugari idatzitakoa da.
 Inozentzio Olea Ariztimuño hil zen joan zen ostiralean Legazpin. Larunbatean egin zioten hileta elizkizuna.

 1921eko abenduaren 28an jaio zen Zeraingo Mendarte baserrian eta 1950ean Legazpira joan zen bizitzera, Floren Agirrerekin ezkonduta.

 Bertsozaletasuna etxetik jaso zuen, amak bertso zaharrak kantatzen baitzizkion. Pixkanaka-pixkanaka bertsoak jartzen hasi zen bera ere. Hala, "Olerti" aldizkarian kaleratu zituen bere lehenengo lanak. Ondoren, bi liburu atera zituen Auspoarekin: "Goierriko Lorak" (1970) eta "Otemotxeko Arnasa" (1984). Horrez gain, El Diario Vasco eta Segura Irratirako zenbat artikulu egin zituen. 1994ko Bertsolari Egunean omendu zuten, Donostian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza