Afari-txoua Tolosan 2010-11-17
Marrazkilariak eta bertsolariak elkarlanean aritu ziren Tolosako Iurre elkartean. Marrazkilariek marraztutakoari abestuz bertsolariak, eta bertsolariek abestutakoari marraztuz marrazkilariak. Bat-batekotasunaren "txoua" edo jaia izan zen ostiralekoa. Afarira gerturatu zirenak eta pertsonaia famatuak hartu zituzten mintzagai; nahikoa barre eginarazi zuten Asisko Urmeneta eta Dani Fano komikilariek eta Bixente Gorostidi eta Iñaki Apalategi bertsolariek.