Finala Trebinun, azaroak 26an 2010-11-19

Asier azpiroz eta Ander Solozabal ere Bertxokoko finalean

Azken kanporaketan, errexala elkartean, Iñaki Aleman iruritarra, Mikel Artola alegiarra, Gillen Iribarren itsasutarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Miren Amuriza berriztarra bertsolariak aritu ziren, Beñat Goitiaren esanetara.
Kutxi kale erdian kokatzen den Errexala elkartean, Iñaki Aleman iruritarra, Mikel Artola alegiarra, Gillen Iribarren itsasutarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Miren Amuriza berriztarra bertsolariak aritu ziren, Beñat Goitiaren esanetara, nor baino nor, jokoan zeuden finalerako azken bi txartelak lortu nahian.
Elkartea jendez eta giroz bete bete egin zen afal orduan eta saio hasteko zegoela jende andana hurbildu zen kaletik bertara saioaz gozatzera. Jada bakoitzak bere lekua hartu zuenean doinu ezagun batean kantatutako agur puntuagarriekin hasi zen gaua. Anderren “Yanke kanpora” doinutik Mirenen Heidiren doinura, doinu anitz eta xelebreak entzun ahal izan ziren.
Handi eta txikiko ofizioen ondoren, eta puntu erantzunekin fin eta azkar ibili ostean, bertsolariek objektu bati bertso bana doinu eta errima librean kantatu zioten. Hirugarren kanporaketa honetan objektuak lepoko ezberdinak izan ziren, palestinoa, txakur katea, errosarioa, baberoa, . . .
Bertsolariek lan puntuagarria hiru puntuko koplatan hirunako ofizioan amaitu zuten. Eta beraien azken agurrak entzun ostean jakin genuen epaia.
Horrela, azaroak 26an, Trebiñoko sagardotegian ospatuko den final handian, Ander Solozabal eta Asier Azpiroz arituko dira kantuan, aurretik sailkatutako Jone Uria, Odei Barroso, Ainhoa Mugika eta Julio Sotorekin batera, txapel beltza buruan janzteko ahaleginetan.
Finalera joan nahi duenak, asteazkena baino lehen izena eman beharko du, telefonoz edo e-mailez: araba.sustapena@bertsozale.com /675707971

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu