Bertsoa.com-ek zuzenean emango du 2010-11-19

Bizkaiko lehen finalerdia igandean, Durangon

Bizkaiko lehen finalerdia igandean, Durangon
Bizkaiko txapelketak igande honean ekingo die finalerdietako saioei. Durangon, Landako gunean honako sei bertsolari hauek kantatuko arituko dira: Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia. Maite Berriozabal arituko da aurkeztu eta gaiak ematen. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du saioa.

Hamalau bertso puntuagarri
Finalerdietan honako lan hau egingo bertsolariek: zortziko handia, zortziko txikian eta hamarreko txikian ofiziotan. Eta kartzelan, bi punturi erantzun lehenbizi eta gai bati hiru bertso ondoren doinu eta neurri librean.

Saioko irabazlea zuzenean finalerako sailkatuko da eta gainerakoak puntuaren baitan sailkatuko dira. Denera hiru finalerdi izango dira, eta beste biak datozen bi asteetan jokatuko dira, Zornotzan eta Gernikan. Finala abenduaren18an BEC-en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak