Astelehenean aurkeztuko dute, Durangon 2010-12-09

Bost aurpegi berriko finala BEC

Datorren astelehenean aurkeztuko dute Durangon Bizkaiko finala. Aurrekoarekin alderatuta bost aurpegi berri izango ditu, belaunaldi berri bat sartu da zortzikotean, eta azken finaletan ohikoak ziren bertsolariak finaletik kanpo gelditu dira.
Datorren astelehenean aurkeztuko dute Durangon Bizkaiko finala. Aurrekoarekin alderatuta bost aurpegi berri izango ditu, belaunaldi berri bat sartu da zortzikotean, eta azken finaletan ohikoak ziren bertsolariak finaletik kanpo gelditu dira. Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo Abarkas dira zortzi sailkatuak. Amuriza, Uria, Abasolo, Ormazabal eta Ugartetxeak lehen aldiz kantatuko dute Bizkaiko final batean. Iratxe Ibarra eta Fredi Paia berriz, finaletan traiektoria handiko bertsolariak, finaletik kanpora gelditu dira aurtengoan.

Publikoak erantzun oso ona
Hiru finalerdiotan bertsozaleek oso erantzun ona eman diote txapelketari bai Durangon, bai Zornotzan eta bai Gernikan. Hiru saiotan 900-1000 lagun inguru ibili dira bakoitzean. Finala BEC-en izango da, abenduaren 18an eta Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu