DF Bertsozale Eskola 2011-05-25

Bihar bukatuko da aurtengo edizioa, bat-bateko saioarekin

Gorka Lazkano, Eneko Abasolo "Abarkas", Iratxe Ibarra eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, Maite Berriozabal gai-jartzaile dutela. Saioa iluntzeko 20etan hasiko da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du. Iñaki Muruak ofiziotan eta teman aritzeari buruz emandako hitzaldiarekin hasi ziren jardunaldiak. Joan zen astean Amaia Agirrek bakarkako lanaren inguruan hausnartu zuen.
 Bihar bukatuko da DF Bertsozale Eskola, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bi hitzaldi izan dira aurtengo honetan. Lehenengoan Iñaki Murua aritu zen hizlari, izenburu honekin: "Ofiziotan eta teman, gauza bera ote?". Joan zen ostegunean, berriz, Amaia Agirrek bakarkako lanen inguruan hitz egin zuen.

 Bihar, dena borobiltzeko, bertso-saioa egingo dute iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Unai Iturriaga
 Gorka Lazkano
 Iratxe Ibarra
 Eneko Abasolo "Abarkas"

 Maite Berriozabal ariko da gai-jartzaile lanetan. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du saioa.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu