Basarri bertsopaper lehiaketa 2011-09-06

Iñaki Gurrutxagak lortu du lehenengo saria

"Pre-papátua nago" sorta idatzi du aitatasunaren inguruan. Nikolas Zendoia geratu da bigarren, "Mari Joxepa eta frailea" sailarekin.
 Urtean zehar hainbat bertsopaper lehiaketa egiten badira ere, gutxi dira Basarri bertsopaper lehiaketak adinak ospea daukatenak. Joan zen ostiralean, Lizardi sariko finalaren ondoren banatu ziren sariak. Iñaki Gurrutxagak jantzi zuen txapela, "Pre-papátua nago" izenburuko sortarekin. Aita izatera doala eta azken aldiko bizipenak umorez kontatzen ditu sortan. Nikolas Zendoiak lortu du bigarren postua, "Mari Joxepa eta frailea" izeneko sailarekin. Bertan, Mari Joxepari fraileak arrautzak eskatu eta bien arteko elkarrizketa biltzen du, umorez honek ere.

Basarri sariak
2011-09-02 Zarautz

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat