Aurten laugarren urtea izango da 2011-09-06

Euskaldun berrientzako bertso-eskola egingo dute Iruñean

Hizkuntza Eskola Ofizialarren ekimena da, eta euskaraz ikasten ari direnek bertsogintzan lehen urratsak emateko aukera eskainiko du. Urrian hasiko da ikasturtea, bi mailarekin. Aurrematrikulazio epea irailaren 25ean itxiko da.
 Aurten ere Euskaldun Berrientzako bertso-eskola antolatu du Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak. Aurtengoa laugarren edizioa izango du ekimenak, eta euskara ikasten ari direnek bertsogintzan lehenengo urratsak ematea du helburu.

 Aurtengoan bi maila bereiziko dira. Batean bertso-saio baten nondik norakoak ulertzen lagunduko dute. Bigarrenean, berriz, bertsotan ikasiko dute ikasleek. Astean behin egingo dira eskolak, bi orduz.

 Kurtsoa urrian hasiko bada ere, aurrematrikulazio epea irailaren 25ean itxiko da. Bi modutan eman daiteke izena. Internetez egin daiteke, honako helbide honetan: http:// centros.educacion.navarra.es/eoip.

 Nahi izanez gero telefonoz egin daiteke, honako zenbaki honetara deituz: 629301313 (Ainhoa Aranburu).

Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Gaur hasiko da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera