Udako bertso-jaialdia 2011-09-21
Hogei urte baño gehiago dira bertso-saioa egiten dutela Mutrikun Kalbaixotako jaietan. Hasieran Ederrena zineman egn ohi zuten eta azken urteetan Miruaitz pilotalekura eraman dute saioa. Gau-giro bikainarekin, saio umoretsua entzun ahal izan zuten gerturatu ziren bertsozaleek. Oholtzara igo ziren Jon Maia, Arkaitz Estiballes, Ane Labaka, Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariak, eta Aitzol Astigarraga gai-jartzailea.