Bertso-saioa Iruran 2011-09-27

Herritarrak gai-jartzaile

Pasa den igandean izan zen Sanmigeletako bertso-jaialdia Iruran. Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso aritu ziren kantuan; eta Aitor Mendiluze gai-emaile lanetan.

Giro bikaina zegoen Irurako plazan igande arratsaldean, eguraldi ederra eta plaza betea. Bertso-saioaren aurretik Irura eta Anoetaren arteko triatloi-apustua jokatu zen eta hura ikusten zeuden gehienak geratu ziren bertsoez gozatzen, 300 bat lagun guztira.

Ordu bete inguruko saioa osatu zuten Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Amets Arzallus eta Sebastian Lizasok. Ordu bete horretan Aitor Mendiluzek bertsolariei emandako gaiak herritarrek jarritakoak ziren. Azken asteetan hainbat buzoi jarri dituzte herriko tabernetan jendeak bertso-saiorako gaiak proposatzeko eta Aitor Mendiluzek horiek erabili zituen bertso-saioan, onak iruditu nonbait.

Saioa bizi hasi zen; aipatzekoa Amets Arzallus eta Unai Agirrek osatu zuten lehen ofizioko bertsoaldia. Azkenaldian hamaika manifestazio egiten ari direla-eta, Aitor Mendiluzek urrian egin asmo dituzten beste manifestazio batzuen berri eman zien Agirre eta Arzallusi, Guardia Zibilek Oñatin eta Gasteizen egin asmo dituztenak hain zuzen ere. Bertsoaldi polita osatu zuten hernaniarrak eta hendaiarrak.

Hortik aurrera, sakontasun gehiegirik eskatzen ez zuten gaiak izan zituzten batik bat. Hemen dituzue ikusgai eta entzungai bertsoaldirik onenak.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu