Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertan ariko dira 2011-09-28

Larunbatean Xabier Lete omenduko dute Bilbon

Bertsolariez gain Mikel Urdangarin, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Jabier Muguruza, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Arantxa Irazusta, Petti, Alex Sardui, Erramun Martikorena eta Kirmen Uribe izango dira bertan.
2010eko abenduaren 4an hil zen Xabier Lete poeta eta kantari oiartzuarra. Euskal kulturgintzan pisu handiko eragilea izanik, omenaldi bat baino gehiago egin dizkiote geroztik. Tartean, zenbait musikarik bira bat antolatu dute, eta Oiartzun, Arantzazu, Usurbil, Iruñea eta Baionan aritu dira dagoeneko. Larunbat honetan Bilbon izango da hitzordua, Euskalduna Jauregian. Eta bertan, musikariez gain, bertsolariak ere ariko dira, Unai Iturriaga eta Igor Elortza hain zuzen ere. Beraiez gain, honako artista hauek igoko dira oholtza gainera: Mikel Urdangarin, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Jabier Muguruza, Amaia Zubiria, Anjel Duhalde, Arantxa Irazusta, Petti, Alex Sardui, Erramun Martikorena eta Kirmen Uribe.

 Bira abenduaren 4ra arte luzatuko da, eta Urnieta, Donibane Lohizune, Gasteiz eta Donostian izango dira emanaldiak. Kontzertuz kontzertu partaide berriak sartuko dira, eta lehen aipatutako artistez gain Paco Ibañez, Txomin Artola, Eñaut Elorrieta eta Bernardo Atxaga ere ariko dira besteak beste.

 Horrez gain, Amets Arzallusek ere parte hartuko du Urnietako emanaldian, urriaren 11n. Bertan, Xabier Letez gain, Lourdes Iriondo ere omenduko dute. Xabier Letek bertsolaritzarekin lotura estua izan zuen, garai bateko bertsolarien lanak berreskuratzeko lan handia egin baitzuen. Hala, bertso zaharrez osatutako "Bertso Zaharrak " (1974) eta "Txirritaren Bertsoak" (1975) lanak eta "Berrehun urtez bertsotan " (2001) bilduma luzearen egilea da.

 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu