Bertso-saioa Alegian 2011-09-29

Bertsolaria eta entzulea gertu daudenean

Alegiako Kalebeherako jaiak ospatu zituzten duela pare bat aste. Hilaren 17an izan zuten bertso-saioa, eta han ziren kantuan Aitzol Barandiaran, Beñat Iguaran, Jokin Uranga eta Manex Agirre aritu ziren kantuan. Gai-jartzaile lanetan Felix Irazustabarrena eta Iker Iriarte aritu ziren.

Urtero antolatzen da bertso-saioa Alegiako Kalebeherako jaietan. Aurten lekuz aldatu behar izan dute bertso-saioa eguraldi txarragatik, aurreko urtetan Kalebeherako frontoi irekian egiten zen saioa eta aurten herriko pilotaleku ondo estalpean egin da.

Hala ere, leku-aldaketak ez du urteroko giro ona zapuztu eta aurten ere saio umoretsua osatu dute bertsolari, gai-jartzaile eta entzuleen artean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza