Gipuzkoako Txapelketa - Final Zortzirenak 2011-09-30

Asteburu honetan Elgoibarren izango da hitzordua

Egoitz Eizagirre, Jokin Uranga, Joxe Munduate, Mikel Arrillaga, Oier Aizpurua eta Unai Gaztelumendik kantatuko dute bihar Elgoibarren.
 Final zortzirenetan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Hiru saio falta dira fasea bukatzeko, eta larunbatean jokatuko da lehenengoa, Elgoibarren, Herriko Antzokian, 17:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Egoitz Eizagirre
 Jokin Uranga
 Joxe Munduate
 Mikel Arrillaga
 Oier Aizpurua
 Unai Gaztelumendi

 Irati Agirreazaldegik aurkeztuko du saioa. Saiorako sarrerak bertsosarrerak.eu helbidean eskura daitezke.

 Igandean jai hartuko du txapelketak Kilometroak jaia ospatuko baita Azpeitin. Hala ere, datorren astean itzuliko da Lasarte-Oria eta Irungo saioekin. Hiru saioren faltan, beraz, honela dago sailkapena une honetan:

 1.- Nerea Elustondok               516 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Iñigo Mantzisidor "Mantxi"-k   500 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Iñaki Gurrutxagak              495,5 puntu
 4.- Iñigo Izagirrek                494 puntu
 5.- Agin Rezolak                   491 puntu
 6.- Amaia Agirrek                  482,5 puntu
 7.- Beñat Lizasok                  480,5 puntu, zuzenean sailkatua
 8.- Ander Lizarraldek              471 puntu
 9.- Nahikari Gabilondok            469 puntu
 10.- Felix Zubiak                  464,5 puntu
 11.- Ane Labakak                   463,5 puntu
 12.- Iban Urdangarinek             461 puntu
 13.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k  460,5 puntu
 14.- Unai Muñoak                   454 puntu
 15.- Xabier Sukiak                 450,5 puntu
 16.- Jokin Labayenek               449 puntu
 17.- Ibai Esoainek                 447 puntu
 18.- Iker Osak                     442,5 puntu
 19.- Gorka Azkaratek               442 puntu
 20.- Gorka Maizek                  435 puntu
 21.- Adur Gorostidik               432,5 puntu
 22.- Manu Goioganak                418 puntu
 23.- Beñat Iguaranek               415,5 puntu
 24.- Asier Azpirozek               408 puntu

 Guztira 24 bertsolari sailkatuko dira final-laurdenetara: 7 saioetako irabazleak eta puntuazioz sailkatutako beste 17. Horiei orain dela lau urteko finalistak batuko zaizkie fase horretan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu