I Udarregi Sariketa 2011-10-05

Ostiral honetan jokatuko da bigarren kanporaketa

Eneritz Zabaleta, Maialen Velarde, Ane Labaka, Ainhoa Agirreazaldegi, Imanol Lizarazu "Habana" eta Aitzol Barandiaran ariko dira kantuan Usurbilen. Lehenengo kanporaketatik Patxi Etxeberria, Martin Rezabal "Olaso" eta Luis Otamendi sailkatu ziren finalera.
 Usurbilgo Bota Punttuba Bertso Eskolak lehenengo aldiz antolatu du aurten Udarregi Sariketa. Hamabi bertsolarik hartuko dute parte denera, bi kanporaketatan banatuta. Lehenengo kanporaketan bertsolari beteranoenak aritu ziren:

 Patxi Etxeberria
 Martin Rezabal "Olaso"
 Nikolas Zendoia
 Rosi Lazkano
 Luis Otamendi
 Lertxundi

 Kanporaketa honetatik Patxi Etxeberria, Martin Rezabal "Olaso" eta Luis Otamendik egin zuten aurrera.

 Bigarren kanporaketa ostiral honetan izango da, Aginagako San Praixkuetan. Eliza Zaharrean egingo dute bertso-afaria, iluntzeko 21etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Eneritz Zabaleta
 Maialen Velarde
 Ane Labaka
 Ainhoa Agirreazaldegi
 Imanol Lizarazu "Habana"
 Aitzol Barandiaran

 Bigarren kanporaketa honetatik beste hiru bertsolari sailkatuko dira finalera. Azaroaren 12an egingo da azkeneko saioa, Agerialden. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza