Txapeldunen bertso-saioa 2011-10-13
Jende asko elkartu zen Jimmy Jazz aretoan pasa den ostegunean. Iluntzeko 8etan ireki zituzten ateak eta ordurako jende-ilara luzea zegoen kalean aretora sartzeko zain. Antolatzaileek jarritako aulkiak beterik, eta aretoaren goiko eta beheko solairuetan bertsozaleak zutik.
Urtero antolatzen du Arabako Bertsozale Elkarteak txapeldunen saioa, eta urtero izaten da arrakastatsua; eta ez da arrazoi faltarik. Saio polita izan zen, freskoa. Bertsolariak fresko eta baita bertsozaleak ere, garagardo-botilak eskuetan zituztela.
Ez zen zortzi bertsolarien artean inor nabarmendu besteen gainetik, denak aritu ziren ondo- Dena dela, aipatu behar Aitor Mendiluzeren agurra. Izan ere, lau urtez jarraian Gasteizen abestu ondoren hurrengo urtean ez baita han izango, ez du-eta aurtengo Gipuzkoako Txapelketan parte hartu. Itzuliko ote da noizbait?
Bertsoa.com han izan zen eta hemen dituzue bertsoaldi onenak ikusgai.
Amaiurko gaztelua. Soto
2011-10-06 Gasteiz
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu