I Udarregi Sariketa 2011-10-13

Ane Labaka, Aitzol Barandiaran eta Maialen Velardek egin dute aurrera

Finalean Patxi Etxeberria, Martin Rezabal "Olaso" eta Luis Otamendi dauzkate zain. Azaroaren 12an izango da finala, Agerialden.
 Joan zen ostiralean jokatu zen I Udarregi Sariketako bigarren finalerdia Aginagako Eliza Zaharrean, San Praixku jaien barruan. Honako bertsolari hauek hartu zuten parte:

 Eneritz Zabaleta
 Maialen Velarde
 Ane Labaka
 Ainhoa Agirreazaldegi
 Imanol Lizarazu "Habana"
 Aitzol Barandiaran

 Azkenean, publikoak eta epaileek hala erabakita, Ane Labaka, Maialen Velarde eta Aitzol Barandiaranek egin zuten aurrera.

 Usurbilgo Bota Punttuba Bertso Eskolak lehenengo aldiz antolatu du aurten Udarregi Sariketa. Guztira 12 bertsolarik hartu dute parte, bi taldetan banatuta. Lehenengo kanporaketan bertsolari beteranoenak aritu ziren: Patxi Etxeberria, Martin Rezabal "Olaso", Nikolas Zendoia, Rosi Lazkano, Luis Otamendi eta Lertxundi. Bigarren kanporaketan gazteagoek kantatu zuten. Finalean, berriz, lehenengo kanporaketako hiru bertsolari ariko dira bigarren kanporaketako hirurekin batera, bertsolari beterano eta gazteak elkarrekin aritzeko asmoz. Azaroaren 12an egingo da finala, Agerialden. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Aitzol Barandiaran
 Patxi Etxeberria
 Ane Labaka
 Luis Otamendi
 Martin Rezabal "Olaso"
 Maialen Velarde

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu