Aian, Beasainen eta Durangon 2011-10-14

Gaur hiru saio izango dira

Xabier Amuriza eta Xabier Sukia; JUlio Soto, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Iñaki Apalategi, Jon Maia eta Julen Agirre eta Maialen Lujanbio, Eneko Abasolo "Abarkas", Unai Iturriaga eta Andoni Egaña ariko dira kantuan.
 Ostirala izanik bertso-saio bat baino gehiago izango da gaur Euskal Herrian. Aian, Urdaneta auzoan, bertso-afaria egingo dute Izarra jatetxean. Xabier Amuriza eta Xabier Sukia dira bertan kantatzekoak, Unai Manterolak gaiak jarrita.

 Beasainen, berriz, urteroko bertso-jaialdia egingo dute Usurbe antzokian, gaur gaueko 22:30etan. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan kantuan:

 Julio Soto
 Sebastian Lizaso
 Sustrai Colina
 Iñaki Apalategi
 Jon Maia
 Julen Agirre

 Azkenik, Durangon ere ordu berean hasiko da urteroko saioa, San Agustin kultur gunean. Josu Goikoetxeak gaiak jarrita honako bertsolari hauek jardungo dira bertan:

 Maialen Lujanbio
 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Unai Iturriaga
 Andoni Egaña

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu