XIIgarren edizioa aurten 2012-04-25

Bertso astea Altzan maiatzaren 4tik 13ra

Altzako (Donostia) Altzania elkarteak eta Altzako Bertsozale Elkarteak antolatuta, XIIgarren bertso astea egingo da maiatzaren 4tik 13ra. Erregea eta bufoia, bertso bazkaria, Bertsolharitza ipuin kontaketa eta bertso jaialdia izango dira.
Altzako (Donostia) Altzania elkarteak eta Altzako Bertsozale Elkarteak antolatuta, XIIgarren  bertso astea egingo da maiatzaren 4tik 13ra. Erregea eta bufoia, bertso bazkaria, Bertsolaritza ipuin kontaketa eta bertso jaialdia izango dira aurtengo edizioan ere.
Maiatzaren 4an, Herrerako Nido tabernan Sustrai Colina eta Ander Lipus arituko dira, Unai Elizasuren esanera, Erregea eta bufoia emanaldian. Gaueko 22:30etan izango da hori.
Maiatzaren 8an, Ibai Esoainek Bertsolharitza emanaldia emango du, ipuinak eta bertsoak biltzen dituen ekitaldia, Tomasene kultur etxean, 18.00etatik aurrera.
Urtero bertso afaria ere egin izan da Altzatarrak elkartean, eta aurtengoan Bertso bazkaria egingo dute, maiatzaren 12an, larunbatez. Julio Soto eta Iker Zubeldia arituko dira bertsotan, librean zein Joseba Alkizak jarritako gaiekin. Elizondo, Nido, Ipotx eta Anaiak tabernetan sarrerak, maiatzak 10 arte.
Eta azken egunean, maiatzaren 13an jaialdia plazan, arratsaldeko 18:00etan: Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Uxue Alberdi, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Agin Rezola, Unai Elizasuren gaiekin.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Gaur hasiko da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera