Preso eta senideen omenezko kalejiran bertsoak kantatzeagatik 2013-03-11

Elkartasuna Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolari gazteei, Auzitegi Nazionalak inputatuta

Arabako eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bere babesa azaldu die Audientzia Nazionalean inputatu gisa deklaratu behar duten Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolari gazteei. Bi bertsolariek ostegunean deklaratu beharko dute, inputatu gisa goizeko 11:00etan.
Arabako eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bere babesa azaldu die Audientzia Nazionalean inputatu gisa deklaratu behar duten Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolari gazteei. Bi bertsolariek bihar deklaratu beharko dute, inputatu gisa goizeko 11:00etan.

Bi bertsolariak 2012ko ekainaren 30ean Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO jai herrikoietako egitarauaren baitan egin zen preso eta senideen omenezko kalejiran bertsoak kantatzeagatik izan dira epailearen aurrera deituak.

Arabako Elkartearen adierazi du, "Bertsoak kantatzeagatik Audientzia Nazionalera inputatu gisa deituak izatea guztiz  onartezina" dela.  "Sortzaileak bere sentimendu eta pentsamenduak adieraztea ezinbestekoa du kulturak,  eta horrexegatik libreki sortzeko askatasuna aldarrikatu nahi dugu". Iñaki Muruak ere ez du onargarri jo bertso jarduna delitutzat zigortzerik.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta